XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SARRERAEtxebizitzen Zentsua, lan estatistiko garrantzitsu eta konplexu bat da eta data konkretu bateko erreferentziarekin lurralde jakin bateko biztanleen kopurua eta hautaturiko ezaugarri batzuk ezagutzera zuzendua egon ohi da.
Gure kasuan, erreferentzi mundua zehaztu daiteke ondoko era honetan:- Eremua. Zentsuak, erreferentziako datan Euskal Herriko Komunitate Autonomoko udalerrietan zeuden etxebizitza guztiak hartzen ditu.
- Geografi eremua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako udalen multzoak osatzen du.
Etxebizitzen Zentsuarekin batera Biztanle-Zentsua egin zen, lan bat bera bailitzan, eta honi gainezarrita bezala, Biztanleen Udal-Errolda berritu zen, normalean bost urtetik bost urtera egiten den lana eta erreferentzi data ere Biztanle-Zentsuarenarekin batera etorrerazi zitzaiona.
Guzti horretarako hiru galdeketa-orri-mota erabili ziren:- Biztanle- eta Etxebizitza-Zentsuak (famili etxebizitzenak)
- Biztanle- eta Etxebizitza-Zentsuak (etxebizitza kolektiboenak)
- Biztanleen Udal-Errolda
berorien faksimilak Sarrera honen jarraian aurkitzen dira.
Guzti hori horrela, zera gogoratu behar da, zentsatze-lana, Euskal Herriko Komunitate Autonomoan,